Giro lasaia aspaldiko partez

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 30a

Goizean zeruan hodeiak izango dira nagusi, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera gainera, ostarteak irekitzen joango dira eta giro nahiko eguzkitsua izango da arratsalde osoan.

Haizea aldakor eta ahul ibiliko da eta tenperatura igo egingo da 11-12 graduan joaz goia.

Okerrera egingo du eguraldiak bihar. Goizean jada erdi eta goi-mailako hodeiek zerua estaliko dute. Hala ere, ateri eutsiko dio. Eguerdian ordea fronte bat sartuko da, zerua oso estalirik utziko du eta euritara joko du, non arratsalde erditik aurrera zaparrada mardulak izango diren, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak goizean hego-mendebaldetik harro joko du. Eguerdian ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura jaitsi egingo da, 9-10 graduan joaz goia. Elurra azken orduetan 1.000 metrotan kokatuko da.

Erlazionatuak

Eguraldi nahiko eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 30 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!