Negu beteko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 28a

Euria erruz egingo du egun guztian, batez ere, egunaren bigarren zatian, on ia etengabe egingo duen eta litro asko pilatuko diren. Goizean ekaitzak jo eta kazkabar txikia egin dezake.

Ipar-mendebaldeko haizea zakar jotzen jarraituko du, nahiz eta, indar pixka bat galdu eta tenperatura are gehiago jaitsiko da, balio altuenak 5-7 graduan errendituz. Goizean elur-maila 300 metro inguruan kokatuko da, uneren batean beherago egitea baztertu gabe. Arratsaldean gora egingo du eta 600-700 metrotan kokatuko da.

Giro euritsua izango du bihar. Euri zaparradak ugariak eta mardulak izango dira. Arratsaldean tartekatuago eta ahulago botako du, baina ez du atertuko eta giro kaskarra izango dugu. Ipar-mendebaldeko haize zakarrarekin jarraituko dugu eta tenperatura zertxobait igoko da 7-8 graduan joaz goia. Egiten duena elurretan izango da 1.000 metrotik gora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!