Eguraldi makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 27a

Egun guztian zehar zerua estalita mantenduko da eta euria hizpide izango dugu. Zaparradak sarri eta mardul botako ditu. Goizean ia etengabe egingo du eta arratsaldean zaparrada modura, non tarteka ekaitzak jo eta kazkabar txikia ere egin dezakeen.

Ipar-mendebaldeko haizea zakar edo oso zakar ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 7-8 graduan joaz goia. Elur-maila egun hasieran 1.000 metrotan kokatuko da, baina gau alderako 400-500 metrotan kokatuko da.

Negu beteko giroa izango dugu bihar. Euria erruz egingo du egun guztian, batez ere, egunaren bigarren zatian, on ia etengabe egingo duen eta litro asko pilatuko diren. Goizean ekaitzak jo eta kazkabar txikia egin dezake. Ipar-mendebaldeko haizea zakar jotzen jarraituko du, nahiz eta, indar pixka bat galdu eta tenperatura are gehiago jaitsiko da, balio altuenak 5-7 graduan errendituz. Goizean elur-maila 300 metro inguruan kokatuko da, uneren batean beherago egitea baztertu gabe. Arratsaldean gora egingo du eta 600-700 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!