Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldetik aurrera zakar. Tenperatura antzeko balioetan edo zertxobait beherago mugituko da, 8-9 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da. Azken orduetan 1.100-1.200 metrotan.
Eguraldi makurra izango dugu bihar. Egun guztian zehar zerua estalita mantenduko da eta euria hizpide izango dugu. Zaparradak sarri eta mardul botako ditu. Goizean ia etengabe egingo du eta arratsaldean zaparrada modura, non tarteka ekaitzak jo eta kazkabar txikia ere egin dezakeen. Ipar-mendebaldeko haizea zakar edo oso zakar ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, 7-8 graduan joaz goia. Elur-maila egun hasieran 1.000 metrotan kokatuko da, baina gau alderako 400-500 metrotan kokatuko da.