Eguraldi makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 25a

Egun osoan zerua oso estalita agertuko da eta euria egingo du. Euria egun osoz egingo du eta tarteka gogotik botako du, batez ere, goizean, non litro dezente pilatuko diren.

Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 9-10 graduan joaz goia. Elurra 1.000 metrotan kokatuko da.

Giro kaskarrarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan zerua estalita egongo da eta tarteka euria egingo du. Zaparrada ugariagoak eta mardulagoak izango dira egunaren lehen partean. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldetik aurrera zakar. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 9-10 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da.

Erlazionatuak

Negu beteko eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 25 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!