Giro nahasiak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 24a

Goizean goiz oraindik euri zaparradaren bat edo beste izango dugu. Goiz erditik ilunabar arte ordea, ateri eutsiko dio eta une batzuetan ostarte batzuk zabalduko dira.

Azken orduetan berriz ere zerua estali eta euritara joko du. Haize aldakorra ibiliko zaigu, mendebaldeko ukitu batekin eta tenperatura ez da 10-11 gradutik pasako.

Eguraldi makurra izango dugu bihar. Egun osoan zerua oso estalita agertuko da eta euria egingo du. Euria egun osoz egingo du eta tarteka gogotik botako du, batez ere, goizean, non litro dezente pilatuko diren. Haizeak ipar/ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 9-10 graduan joaz goia. Elurra 1.000 metrotan kokatuko da.

Erlazionatuak

Lasaialdi laburra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 24 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!