Okerrera egingo du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 21a

Okerrera egingo du eguraldiak gaur. Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da zeruan, baina ateri eutsiko dio eta goiza bera nahiko lasaia izango da.

Arratsaldean ordea, fronte bat iritsiko zaigu eta giroak okerrera egingo du. Zerua erabat estalirik egongo da eta euri zaparradak izango ditugu, non tarteka mardul botako duen. Mendebal, ipar-mendebaldeko haizea izango dugu eta tenperaturak behera egingo du, 12-14 graduan joko duelarik goia. 

Giro hotza izango dugu bihar, baina ez oso kaskarra. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan hodei asko izanagatik, nahiko ateri eutsiko dio eta eguraldi lasaia izango da. Arratsaldean hodeiak trinkotuko dira eta euri pixka bat izango dugu. Hala ere, zaparrada ahul modura izango da eta oso gutxi egingo du. Ipar-ekialdeko haizea izango dugu eta tenperaturak behera egingo du, 9-10 graduan joko duelarik goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!