Eguraldi ederrarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 20a

Goizean behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta zeruan urdina nagusituko da. Eguerditik aurrera goi-hodei batzuk agertuko zaizkigu zeruari kolore zurixka emanez, baina bestelako garrantzirik gabe.

Haizeak aldakor joko du, ekialdeko ukitu batekin eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan kokatuko dira, 14-16 graduan joko dutelarik goia.

Okerrera egingo du eguraldiak bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da zeruan, baina ateri eutsiko dio eta goiza bera nahiko lasaia izango da. Arratsaldean ordea, fronte bat iritsiko zaigu eta giroak okerrera egingo du. Zerua erabat estalirik egongo da eta euri zaparradak izango ditugu, non tarteka mardul botako duen. Mendebal, ipar-mendebaldeko haizea izango dugu eta tenperaturak behera egingo du, 12-14 graduan joko duelarik goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!