Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 19a

Goiz hotz baten ostean, goizean bertan behe-lainoa agertuko da, baina jaso ostean, zerua ia erabat oskarbi egongo da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da egun osoz.

Haizeak aldakor joko du, goizean tarteka hego ukitu batekin eta arratsaldean ipar-ekialdeko ukitu batekin. Tenperatura igo eta 14-16 gradu bitartean joko du goia.

Eguraldi ederrarekin jarraituko dugu bihar. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta zeruan urdina nagusituko da. Eguerditik aurrera goi-hodei batzuk agertuko zaizkigu zeruari kolore zurixka emanez, baina bestelako garrantzirik gabe. Haizeak aldakor joko du, ekialdeko ukitu batekin eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan kokatuko dira, 14-16 graduan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

Eguraldi ederra eta sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 19 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!