Giro egonkor eta sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 18a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina ez dute inolako garrantzirik izango. Eguerditik aurrera hodei hauek desagertu eta eguraldi eguzkitsua izango dugu arratsalde osoan zehar.

Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 12-14 graduan joaz goia.

Eguraldi ederra izango dugu bihar. Goiz hotz baten ostean, goizean bertan behe-lainoa agertuko da, baina jaso ostean, zerua ia erabat oskarbi egongo da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da egun osoz. Haizeak aldakor joko du, goizean tarteka hego ukitu batekin eta arratsaldean ipar-ekialdeko ukitu batekin. Tenperatura igo eta 14-16 gradu bitartean joko du goia.

Erlazionatuak

Eguraldi egonkor eta sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 18 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!