Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 17a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodei asko izango da zeruan eta oraindik ere euri langar modura zertxobait bustiko du. Arratsalde erditik aurrera ateri geratuko da eta ostarteren bat edo beste zabalduko da.

Iparraldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura antzeko mantenduko da, 11-13 graduan joko duelarik goia.

Giro egonkor eta sanoa izango dugu bihar. Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan, baina ez dute inolako garrantzirik izango. Eguerditik aurrera hodei hauek desagertu eta eguraldi eguzkitsua izango dugu arratsalde osoan zehar. Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, 12-14 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!