Giro motelarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 16a

Egun osoan zeruan hodei asko ikusiko dugu eta tarteka euri txiki modura zertxobait bustiko du, bereziki goizean. Arratsaldean ordu askotan ateri egongo da.

Haizeak iparraldetik nahiko ahul joko du eta tenperatura ez da 11-13 gradutik pasako.

Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodei asko izango da zeruan eta oraindik ere euri langar modura zertxobait bustiko du. Arratsalde erditik aurrera ateri geratuko da eta ostarteren bat edo beste zabalduko da. Iparraldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura antzeko mantenduko da, 11-13 graduan joko duelarik goia.

Erlazionatuak

Gaurkoan ere eguraldi motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 16 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!