Giro kaskarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 14a

Giro kaskarra izango dugu gaur. Goizean bertan zerua erabat estalirik agertuko da eta euri kontu batzuk izango ditugu. Goizean euri zaparradak ahulak izango dira orokorrean.

Eguerditik aurrera ordea zaparradek indar gehiago hartuko dute eta tarteka mardul xamar botako du, egunaren bigarren zatia ezatseginagoa izango delarik. Ipar, ipar-mendebaldeko haizeak zakar xamar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 12-13 gradutik nekez pasako direlarik.

Eguraldi kaskarrarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan zerua estalirik egongo da eta euri kontu batzuk izango ditugu. Euria mardulago egingo du goizean. Arratsaldean aldiz zaparradak geroz eta urriagoak eta ahulagoak izango dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura ez da 12-13 gradutik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!