Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 12a

Egun osoan zehar behe-hodeiak nagusi izango dira, batez ere, goizean eta arratsalde erditik aurrera, non ez den baztertzen euri-langar modura zer edo zer bustitzea, gehienbat azken orduetan. Hala ere, oso euri gutxi botako du.

Eguneko erdiko orduetan giro atseginagoa izango da. Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 15-16 graduan joaz goia.

Eguraldi motelak jarraipena izango du bihar. Goizean goizetik hasita zeruan hodei asko ikusiko dugu. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte giro ateria izango dugu eta uneren batean ostarteren bat edo beste izango da. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, hodeiak ugaritu eta azken orduetan euri-langar modura zaparradaren bat edo beste izango da. Haizeak goizean mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 15-16 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 12 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!