Eguraldi ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 11

Eguraldi ederrak jarraipena izango du. Egun osoan zehar behe-hodei batzuk agertuko dira eta zerua ez da erabat urdin agertuko, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta giro lasaia izango dugu.

Haizeak aldakor joko du, orokorrean ahul eta tenperatura beste koska bat igoko da, 15-16 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar behe-hodeiak nagusi izango dira eta ez da baztertzen uneren batean euri-langar modura zer edo zer bustitzea. Hala ere, oso euri gutxi botako du. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturak koska bat behera egingo du, 14-15 graduan joko dutelarik goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!