Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 10a

Goizean hotz handia egingo du eta behe-lainoa agertuko da, baina behe-lainoa altxa ostean eguraldi eguzkitsua izango dugu egun osoz, non hodei solteren bat salbu, zeruan urdina nagusituko den.

Haizeak aldakor joko du, ipar ukitu batekin eta tenperatura zertxobait igoko da, 14-15 graduan joko duelarik goia.

Eguraldi ederrak jarraipena izango du bihar. Goizean hodei batzuk ikusiko ditugu, baina goizak aurrera egin ahala desagertzeko joera hartuko dute eta eguraldi eguzkitsua izango dugu gainontzeko orduetan. Haizeak hegotik joko du, orokorrean ahul eta tenperatura beste koska bat igoko da, 15-16 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsu eta sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 10 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!