Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 9a

Goizean hodei batzuk izango ditugu, baina orduek aurrera egin ahala eta, batez ere, arratsaldean ostarte zabalak izango dira eta giro eguzkitsua nagusituko da.

Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperatura antzeko mantenduko da, 13-14 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean hotz handia egingo du eta behe-lainoa agertuko da, baina behe-lainoa altxa ostean eguraldi eguzkitsua izango dugu egun osoz. Haizeak aldakor joko du, ipar ukitu batekin eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da berriz ere, nekez gaindituko duelarik 13-14 graduak.

Erlazionatuak

Eguraldi egonkor eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 09 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!