Eguraldi motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 7a

Eguraldi motela izango dugu. Egun osoan hodeiak nagusituko dira zeruan, non ugariagoak izango diren egunaren bigarren zatian. Goizean tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaia izango dugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, euritarako joera handituko da eta ilunabar, gau partean euri pixka bat egingo du. Haizeak ipar, ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 10-12 graduan joaz goia. 

Giro kaskarrarekin jarraituko dugu. Goizean hodei asko izango da zeruan eta euri zaparrada batzuk botako ditu, uneren batean mardulak izango direlarik. Eguerditik aurrera euri gutxiago egingo du eta azken orduetan atertzera egingo du. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 11-13 graduan joaz goia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!