Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 6a

Giro lasaiagoa izango dugu. Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egun osoz. Uneren batean euri txiki modura zertxobait busti badezake ere, orokorrean ateri eutsiko dio eta eguraldi lasaia izango dugu egun osoz.

Haizeak ipar, ipar-ekialdetik joko du, orokorrean ahul eta tenperatura zertxobait bada ere igo egingo da, eguneko erdiko orduetan 10-12 graduan joaz goia. Egiten duen prezipitazio urria 1.200 metrotik gora elurretan izango da.

Eguraldi motela izango dugu. Egun osoan hodeiak nagusituko dira zeruan, non ugariagoak izango diren egunaren bigarren zatian. Goizean tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaia izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, euritarako joera handituko da eta ilunabar, gau partean euri pixka bat egingo du. Haizeak ipar, ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 10-12 graduan joaz goia. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!