Hobetzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 5a

Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak. Goizean oraindik hodei asko izango dugu eta hodei hauek zaparradaren bat edo beste utziko dute, non tarteka mardul botako duen.

Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du, arratsalde erdirako erabat ateri geratuko da eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Haizeak goizean iparraldetik bizi joko du, baina arratsaldean ipar-ekialdetik finkatu eta indar pixka bat galduko du. Tenperatura ez da 9-11 gradutik pasako. Elur-maila 1.000-1.200 metrotan kokatuko da.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egun osoz. Uneren batean euri txiki modura zertxobait busti badezake ere, orokorrean ateri eutsiko dio eta eguraldi lasaia izango dugu egun osoz. Haizeak ipar, ipar-ekialdetik joko du, orokorrean ahul eta tenperatura zertxobait bada ere igo egingo da, eguneko erdiko orduetan 10-12 graduan joaz goia. Egiten duen prezipitazio urria 1.200 metrotik gora elurretan izango da.

Erlazionatuak

Hobetzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 05 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!