Negu giroarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 4a

Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta euri zaparradak izango ditugu. Zaparrada mardulak izango dira, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat bota dezakeen.

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, baina indarra galduko du. Tenperatura ez da 9-11 gradutik pasako. Egiten duena elurretan izango da 1.100-1.200 metrotik gora.

Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodei asko izango dugu eta hodei hauek zaparradaren bat edo beste utziko dute. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du, arratsalde erdirako erabat ateri geratuko da eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Haizeak goizean iparraldetik bizi joko du, baina arratsaldean ipar-ekialdetik finkatu eta indar pixka bat galduko du. Tenperatura ez da 9-11 gradutik pasako. Elur-maila 1.000-1.200 metrotan kokatuko da.

Erlazionatuak

Eguraldi bustia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 04 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!