Eguraldi makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 3a

Zerua oso estalirik egongo da egun osoan zehar eta euria ere erruz botako du. Zaparrada mardulak izango dira, batez ere, arratsaldean, non tarteka ekaitzak jo eta gogor bota dezakeen.

Haizeak ipar-mendebaldetik tarteka zakar joko du eta tenperatura asko jaitsiko da, 10-12 graduan joko duelarik goia. Elur-maila 1.200-1.300 metrotan kokatuko da.

Negu giroarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta euri zaparradak izango ditugu. Zaparrada mardulak izango dira, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada gogorren bat bota dezakeen. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, baina indarra galduko du. Tenperatura ez da 9-11 gradutik pasako. Egiten duena elurretan izango da 1.100-1.200 metrotik gora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!