Eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 30a

Goizean zerua oso estalirik egongo da eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira, uneren batean mardul xamar botatzea baztertu gabe.

Eguerditik aurrera eguraldi lasaiagoa izango dugu eta, nahiz eta, uneren batean zaparradaren bat bota dezakeen, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-haize zakarrarekin jarraituko dugu eta tenperaturak koska bat gora egingo du, 21-22 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu. Goizeko lehen orduetan hodeiak ugariak izanagatik, ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da. Goiz erdi-eguerditik aurrera ordea, hodeiak are gehiago trinkotuko dira eta euritara joko du eguraldiak. Tarteka zaparrada mardulak botako ditu, batez ere, azken orduetan, non sarri xamar botako duen. Haizeak goizean hegotik joko du, zakar. Eguerdian mendebal, ipar-mendebaldera egin eta ahuldu egingo da. Tenperatura igo eta 22-24 graduan joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!