Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 29a

Goizean goiz zeruan hodei asko izanagatik, giro lasaia izango dugu. Eguerdi aldera fronte bat iritsiko da eta euri pixka bat utziko digu.

Arratsaldean zaparrada txiki batzuk izango dira, baina ez da giro euritsua izango eta egun amaieran eguraldi nahiko lasaia geratuko da. Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 20-21 graduan joaz goia.

Eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu bihar. Goizean zerua oso estalirik egongo da eta tarteka euri zaparrada batzuk izango dira, uneren batean mardul xamar botatzea baztertu gabe. Eguerditik aurrera eguraldi lasaiagoa izango dugu eta, nahiz eta, uneren batean zaparradaren bat bota dezakeen, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-haize zakarrarekin jarraituko dugu eta tenperaturak koska bat gora egingo du, 21-22 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Asteburuko iragarpena

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 29 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!