Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 28a

Goizean zerua ia erabat urdin agertuko zaigu. Arratsaldean aldiz, goi-hodeiren bat edo beste agertuko den arren, ez dute trabarik egingo eta eguraldi eguzkitsuak jarraipena izango dugu.

Hego-haizea zakar ibiliko zaigu, batez ere, mendi inguruetan eta termometroek gora egingo dute, 23-24 graduan joaz goia eguneko erdiko orduetan.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean goiz zeruan hodei asko izanagatik, giro lasaia izango dugu. Eguerdi aldera fronte bat iritsiko da eta euri pixka bat utziko digu. Arratsaldean aldiz, euri pixka bat izango bada ere, ostarte batzuk ikusiko dira eta giro lasaiagoa izango dugu. Haizeak hego-mendebaldetik zakar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 20-21 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 28 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!