Eguraldi eguzkitsu eta sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 27a

Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin mantenduko da eta giro eder batez gozatzeko aukera izango dugu.

Haizeak hegoaldetik joko du, ahul eta tenperatura igo egingo da, balio goxoetan geratuz, non balio altuenek 20-22 graduren bueltan joko duten goia eguneko erdiko orduetan.

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu bihar. Goizean zerua erabat urdin agertuko zaigu. Arratsaldean aldiz, goi-hodeiren bat edo beste agertuko den arren, ez dute trabarik egingo eta eguraldi eguzkitsuak jarraipena izango dugu. Hego-haizea zakar ibiliko zaigu, batez ere, mendi inguruetan eta termometroek gora egingo dute, 23-24 graduan joaz goia eguneko erdiko orduetan.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsu eta sanoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 27 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!