Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 26a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta oraindik ere euri langar moduan zertxobait bustiko du. Hala ere, eguerdirako erabat ateri geratuko da eta arratsaldean ostarte batzuk irekiko dira.

Haizea goizean aldakor ibiliko da eta arratsaldean aldiz, ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 17-18 graduan joaz goia.

Eguraldi eguzkitsua eta sanoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar zerua ia erabat urdin mantenduko da eta giro eder batez gozatzeko aukera izango dugu. Haizeak hegoaldetik joko du, ahul eta tenperatura igo egingo da, balio goxoetan geratuz, non balio altuenek 20-22 graduren bueltan joko duten goia eguneko erdiko orduetan.

Erlazionatuak

Moteletik hasi eta hobetzera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 26 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!