Giro lasaiak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 24a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari agertuko da zeruan, baina ez dute euririk utziko eta eguraldi lasaia izango da. Eguerditik aurrera gainera, hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta giro eguzkitsua geratuko da.

Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 22-23 gradu goxotan joko dutelarik goia.

Okerrera egingo du eguraldiak bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, eguraldi lasaia izango da. Arratsaldean ordea hodeiak trinkotu egingo dira eta euri pixka bat izango dugu. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, eguerditik aurrera aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi eta ez da 18-20 gradutik pasako.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!