Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 23a

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu. Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Eguerditik aurrera ostarte zabalak irekiko dira eta giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, goi-hodei fin batzuk ikusiko diren zeruan. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik, eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 20-21 graduan joaz goia.

Giro lasaiak jarraipena izango du bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari agertuko da zeruan, baina ez dute euririk utziko eta eguraldi lasaia izango da. Eguerditik aurrera gainera, hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta giro eguzkitsua geratuko da. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 22-23 gradu goxotan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!