Eguraldi lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 22a

Eguraldi lasaiarekin jarraituko dugu gaur. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, behe-hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estali xamarrik geratuko delarik. Hala ere, ez du euririk egingo. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-21 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu bihar. Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Eguerditik aurrera ostarte zabalak irekiko dira eta giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, goi-hodei fin batzuk ikusiko diren zeruan. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik, eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 20-21 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Hobetzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 22 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!