Udazken giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 21a

Udazkeneko eguraldi fresko eta tristea izango dugu gaur. Egun osoan zerua estalirik mantenduko da eta hodei hauek euri pixka bat utziko digute egunean zehar.

Zaparradak orokorrean ahulak izango dira. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 17-18 graduan joaz goia.

Hobetzeko joera izango du eguraldiak bihar. Goizean zerua hodeitsu egongo da eta euri pixka bat izango dugu. Eguerditik aurrera atertu eta ostarteak zabaltzen hasiko zaizkigu, egun amaierarako zerua nahiko garbi geratuko delarik. Haizeak goizean iparraldetik joko du eta arratsaldean ipar-ekialdetik. Tenperatura jaitsi eta ez da 14-16 gradutik pasako. Gauean asko hoztuko du.

Erlazionatuak

Hodeiak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 21 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!