Aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 20a

Aldaketa nabarituko dugu gaur. Goizean erdi eta goi-mailako hodei dezente agertuko da, baina eguraldi lasaia izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodei baxuak ugaritzen joango dira eta azken orduetan euri pixka bat ere izango dugu.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik harro joko du; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura jaitsi eta 24-25 graduan joko du goia.

Udazkeneko eguraldi fresko eta tristea izango dugu bihar. Egun osoan zerua estalirik mantenduko da eta hodei hauek euri pixka bat utziko digute egunean zehar. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 17-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Aldaketarako joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 20 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!