Giro lasaiarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 17a

Giro lasaiak jarraipena izango du. Goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari agertuko da zeruan, baina ez dute euririk utziko eta eguraldi lasaia izango da.

Eguerditik aurrera gainera, hodei hauek desagertzeko joera hartuko dute eta giro eguzkitsua geratuko da. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 22-23 gradu goxotan joko dutelarik goia.

Eguraldi egonkorrarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan zehar goi-hodei batzuk agertuko badira ere, hauek ez diote eguzkiari trabarik egingo eta eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, balio altuenak 22-23 graduan errendituko direlarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!