Eguraldi lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 15a

Eguraldi lasaiarekin jarraituko dugu. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, behe-hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estali xamarrik geratuko delarik. Hala ere, ez du euririk egingo. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-21 graduan joaz goia.

Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu bihar. Goizean hodei baxu batzuk agertuko dira zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Eguerditik aurrera ostarte zabalak irekiko dira eta giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta, goi-hodei fin batzuk ikusiko diren zeruan. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko delarik, eta tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 20-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!