Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 14a

Goizeko behe-lainoa altxa ostean, eguraldi eguzkitsua nagusituko da egun osoz. Arratsaldean goi-hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperaturak igo egingo dira, 21-22 graduan joaz goia.

Eguraldi lasaiarekin jarraituko dugu. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, eguraldi eguzkitsu eta ederra izango dugu. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, behe-hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estali xamarrik geratuko delarik. Hala ere, ez du euririk egingo. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-21 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 14 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!