Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 11

Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio. Goiz erditik aurrera ordea, ostarteak zabaltzen hasiko dira eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua izango dugu.

Ipar haizea nagusituko da beste behin eta horrekin tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 17-19 graduan joaz goia.

Giro ederrak jarraipena izango du bihar. Goizean eta arratsalde erdi arte eguraldi eguzkitsua nagusituko da eta zeruan urdina izango da nagusi. Azken orduetan hodeiak ugarituko dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura balio altuenak 18-20 graduan errendituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!