Goizean giro motela izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 10a

Goizen hodeiak nagusi izango dira eta ez da baztertzen euri langar pixka bat egitea. Hala ere, lau tanta izango dira eta gehienean ateri eutsiko dio.

Eguerditik aurrera hodeiak saretu egingo dira eta ostarte politak zabalduko dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, 17-19 graduan joaz goia.

Giro polita izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina ateri eutsiko dio. Goiz erditik aurrera ordea, ostarteak zabaltzen hasiko dira eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua izango dugu. Ipar haizea nagusituko da beste behin eta horrekin tenperatura balio altuenak antzeko balioetan mugituko dira, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!