Giro eguzkitsuak jarraipena izango du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 8a

Goiz hotz baten ostean, goizean bertan behe-lainoa agertuko da berriro, baina eguzkiak segituan xurgatuko du eta zeru urdina eta eguraldi sano bezain ederra izango dugu egun osoz.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik izango, balio altuenek 20-21 graduan joko dutelarik goia.

Bihar goizean eguraldi eguzkitsua izango dugu, non goi-hodeiren bat salbu, orokorrean zeruan urdina nagusituko den eta giro ederra izango dugun. Eguerditik aurrera ordea behe-hodeiak ugaritzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera zerua nahiko zikin agertuko da. Hala ere, ateri eutsiko dio. Goizean haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituko delarik eta tenperaturak zertxobait behera egingo du, balio altuenak 19-20 graduan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!