Giroak okerrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 5a

Goizean bertan hodei asko agertuko da zeruan, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera ordea, fronte ahul baten bitartez zaparrada ahul batzuk izango dira.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura jaitsi eta ez da 17-18 gradutik pasako.

Bihar pixkanaka hobetzen joango da. Goizean oraindik hodei asko agertuko da zeruan eta tantaren bat edo beste izango da. Goiz erdi, eguerdirako erabat ateri geratuko da eta arratsaldean ostarte batzuk zabalduko dira. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 17-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Okerrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 05 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!