Nabarmen okertuko zaigu eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 3a

Goizean sartuko den fronte batek zeru estalia eta euri kontuak utziko dizkigu. Euri zaparrada mardulak utziko ditu, non tarteka ekaitzak jo dezakeen eta zaparrada gogorren bat edo beste utzi.

Euri gehien goizean eta eguneko erdiko orduetan izango da. Arratsaldeak aurrera egin ahala euria gutxitzen joango da, azken orduetan ateri geratuko delarik. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 19-20 graduan joaz goia.

Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan, baina orokorrean ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarte politak ikusiko ditugu. Haizeak mendebal/hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura zertxobait igoko da, balio altuenek 20-21 graduan joko dutelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!