Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 1a

Giro ederrak jarraipena izango du gaur. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta goi-hodei batzuk salbu, eguraldi eguzkitsua nagusituko da egun osoz.

Azken orduetan hodei baxu batzuk sartuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizeak goizean hegotik joko du, baina arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 22-23 graduan joaz goia.

Uda sasoiko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko ditugu zeruan, baina orokorrean urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Azken orduetan hodei trinkoagoak sartuko zaizkigu, baina inolako ondoriorik gabe. Hego-mendebaldeko haizeak harro joko du eta tenperatura nabarmen igoko da, 26-27 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!