Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 30a

Giro polita izango dugu gaur. Goizean hodei asko agertuko da zeruan, baina eguerditik aurrera ostarte politak irekiko dira eta arratsalde atsegina geratuko zaigu, egun amaierarako zerua oskarbi samar geratuko delarik.

Haizea goizean aldakor ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura zertxobait igoko da, 20-21 graduan joaz goia.

Giro ederrak jarraipena izango du bihar. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta goi-hodei batzuk salbu, eguraldi eguzkitsua nagusituko da egun osoz. Haizeak goizean hegotik joko du, baina arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura balio altuenak igo egingo dira, 22-23 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 30 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!