Eguraldi tristea beste egun batez

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 29a

Hodeiak nagusi izango dira eta zerua oso estalirik utziko dute egun osoz. Euri kontu batzuk ere izango dira, non gehienbat arratsalde partean egingo duen.

Hala ere, zaparrada ahulak izango dira eta oso gutxi botako du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira berriz ere 19-20 gradutik pasako.

Giro polita izango dugu bihar. Goizean hodei asko agertuko da zeruan, baina eguerditik aurrera ostarte politak irekiko dira eta arratsalde atsegina geratuko zaigu, egun amaierarako zerua oskarbi samar geratuko delarik. Haizea goizean aldakor ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura zertxobait igoko da, 20-21 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!