Giro motelarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 28a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta euri pixka bat ere egingo du. Euria gehien bat arratsaldean egingo du, baina oso gutxi botako du.

Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura ez da 19-20 gradutik pasako.

Eguraldi tristea izango dugu bihar beste egun batez. Hodeiak nagusi izango dira eta zerua oso estalirik utziko dute egun osoz. Euri kontu batzuk ere izango dira, non gehienbat arratsalde partean egingo duen. Hala ere, zaparrada ahulak izango dira eta oso gutxi botako du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura balio altuenak ez dira berriz ere 19-20 gradutik pasako.

Erlazionatuak

Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 28 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!