Fronte bat iritsiko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 27a

Okerrera egingo du eguraldiak gaur. Goizean goiz giro lasaia izango da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik. Goiz erdian ordea, fronte bat iritsiko da, zerua estaliko du eta euri zaparrada batzuk utziko ditu.

Ez du hala ere, euri askorik egingo. Azken orduetan atertzera egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 19-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldiak okerrera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 27 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!