Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 26a

Giro polita izango dugu. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu zeruan, hodeiak ugariagoak izango direlarik egunaren lehen zatian.

Bigarrenean ostarteak zabalak izango dira eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Haizeak hego-mendebaldetik bizi xamar joko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, balio altuenak 23-24 graduan errendituko direlarik.

Okerrera egingo du eguraldiak bihar. Goizean goiz giro lasaia izango da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik. Goiz erdian ordea, fronte bat iritsiko da, zerua estaliko du eta euri zaparrada batzuk utziko ditu. Ez du hala ere, euri askorik egingo. Azken orduetan atertzera egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 19-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!