Eguraldi ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 25a

Eguraldi ezegonkorragoa izango dugu gaur. Goizean goiz euri zaparradaren bat edo beste izango badugu ere, goiz erditik aurrera eta arratsalde erdi arte giro lasaia izango dugu, non hodeiak eta ostarteak tartekatuko diren eta eguraldi polita izango dugun.

Arratsalde erditik aurrera ordea, berriz ere hodeiak ugaritu eta euritara joko du, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura 24-25 graduan errendituko da.

Giro polita izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko zaizkigu zeruan, hodeiak ugariagoak izango direlarik egunaren lehen zatian. Bigarrenean ostarteak zabalak izango dira eta eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Haizeak hego-mendebaldetik bizi xamar joko du eta tenperatura zertxobait jaitsiko da, balio altuenak 23-24 graduan errendituko direlarik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!