Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 24a

Orokorrean giro lasaiak jarraipena izango du. Goizean hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu.

Arratsaldean barnealdetik hodeiak ugarituko dira, zerua estalirik utziko dute eta azken-azken orduetan euri pixka bat izango dugu. Hala ere, egunaren gehienean ateri eutsiko dio. Haizeak ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 23-25 graduan joaz goia.

Eguraldi ezegonkorragoa izango dugu bihar. Goizean goiz euri zaparradaren bat edo beste izango badugu ere, goiz erditik aurrera eta arratsalde erdi arte giro lasaia izango dugu, non hodeiak eta ostarteak tartekatuko diren eta eguraldi polita izango dugun. Arratsalde erditik aurrera ordea, berriz ere hodeiak ugaritu eta euritara joko du, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Haizeak hego-mendebaldetik joko du eta tenperatura 24-25 graduan errendituko da.

Erlazionatuak

Erdizkako asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 24 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!