Eguraldi polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 23a

Goizean behe-lainoa agertuko bada ere, eguzkiak laster xurgatuko du eta eguraldi ederra geratuko zaigu. Hodei batzuk agertuko badira ere, zeruan urdina nagusituko da. Azken orduetan hodeiak ugaritu egingo dira, baina ateri eutsiko dio.

Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 19-20 graduan joaz goia.

Goizean hodeiren bat edo beste agertuko bada ere, zeruan urdina nagusituko da eta eguraldi eguzkitsua izango dugu bihar ere. Arratsaldean barnealdetik hodeiak ugarituko dira, zerua estalirik utziko dute eta azken, azken orduetan euri pixka bat izango dugu. Hala ere, egunaren gehienean ateri eutsiko dio. Haizeak ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da 22-23 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi egonkor eta polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 23 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!