Giro atsegina izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko irailaren 22a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta ez da baztertzen lau tanta botatzea ere. Hala ere, goiz erditik aurrera ateri eutsiko dio eta arratsaldean ostarte politak zabalduko dira.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da, 19-20 graduan joaz goia.

Eguraldi polita izango dugu bihar. Goizean behe-lainoa agertuko bada ere, eguzkiak laster xurgatuko du eta eguraldi ederra geratuko zaigu. Hodei batzuk agertuko badira ere, zeruan urdina nagusituko da. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 19-20 garduan joaz goia.

Erlazionatuak

Eguraldi atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 ira 22 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!